Salmenta-indarra enpresa batek bere produktu edo zerbitzuak saltzeko eskura dituen giza baliabideek osatzen dute, bereziki enpresak dituen agente komertzialek osatzen dutena. Sare komertzialaren atala dela esan daiteke, hertsiki…

Salmenta gurutzatuak enpresa batek produktu nagusi batekin batera saltzen dituen produktu horren osagarriak dira, hala nola argazki kamara saltzearekin batera, tripode bat saltzea lortzen denean. Salmenta gurutzatuek enpresaren fakturazioa eta horrekin batera errentagarritasuna gehitu eta dibertsifikazio horizontala eta horrekin batera enpresaren hazkundea bideratzen dute. Salmenta gurutzatuak automatikoki eragin daitezke, webgune batean erosketa bat egitean beste erosleek erosi dituzten produktuak erakusten direean, edo pertsonalizatuak, saltzaileak bertatik bertara produktu osagarriak erosteko gomendioa egiten duenean.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, cross-selling; gaztelaniaz, venta cruzada.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.