Sakrilegioa (latinezko sacrilegium hitzetik, bere aldetik sacri, "sakratu", eta legere, "hartu", hitzetatik) sakratuak diren objektu, tokiak eta ospakizunak profanatzean, hots dagokien moduan ez erabiltzean, egiten den bekatua da, bereziki profanazioa nahita, mespretxuz eta laidoz burutzen denean, haien sakratutasunaren aurka. Sakrilegioa termino erljiosoa da, erlijiotik profanazioa gaitzesteko erabiltzen dena, eta bereziki kristautasunean erabiltzen dena; profanazioa berriz, adiera arrunteko terminoa da, gauza sakratuekin zor zaien errespeturik gabe jokatzen denean, eta zuzenbidean delitutzat hartzen dena kasu batzuetan.
Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Sakrilegioa";
Gizapedian, 22 abuztua, 2018,
/sakrilegioa/.
Loturiko artikuluak
Erlijioa herriaren opioa daErlijioa herriaren opioa da Karl Marx filosofoaren esaldia da, klase buruzagiek erlijioa herria kontrolatzeko tresna moduan erabiltzen dutela adierazteko (ikus, gainera, alienazio erlijiosoa). Erlijioak sistema kapitalistako esplotazioa, alienazioa…
Sakratua eta profanoaÉmile Durkheim soziologoaren arabera, sakratuaren eta profanoaren arteko bereizketa funtsezkoa da erlijioaren definizioa egiteko. Sakratua gizakiak aparte jartzen duen oro da, trataera erlijioso berezia behar duelako; horregatik, sakratua…
ProfanazioaProfanazioa sakratutzat hartzen diren objektu eta tokiak laidotzea da. Zuzenbidean delitua izaten da, bereziki gorpu, hilobi eta hilerriei buruz, hildakoei zor zaie begirunea urratzen denean, hala nola baimenik…