Saio-identifikatzailea gailu informatiko batetik beste gailu batekin konektatu eta harekin garatzen den interakzioan sortzen den datua da, elkarrekin trukatzen den informazio multzoa bateratu egin behar dela adierazten duena. Saio-identifikatzailea bereziki erabilgarria da erabiltzaile batek webgune batean saioa hasi eta ondoren egiten dituen interakzio guztiak berari dagozkiola ziurtatzeko. Orokorrean, zoriz sortzen den kate luzea da eta iraungipen-denbora laburrekoa, interakzio horretan erabiltzailea lekua hartu nahi duten eragile arrotzen sarrera eragozteko.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, session ID; gaztelaniaz, identificador de sesión.
Loturiko artikuluak
Tabuladorea (informatika)Informatikan, tabuladorea testu-prozesadore batean marjinak lerroan zehar tarteka uzteko funtzioa da, maizenik teklatuko TAB teklaren bitartez aktibatzen dena, eta bereziki koadroak eta taulak eratzeko erabiltzen dena. Tabuladoreak eraibli…
Informatika (definizioa)Informatika informazioaren prozesamendua eta problemen ebazpena modu automatiko eta arrazionalean aztertzen dituen zientzia da, egun ordenagailu izeneko gailu elektronikoen bitartez. 1962 urtean Frantzian sortutako terminoa da, "information" eta…
Menuak eta azpimenuak (informatika)Erabiltzaile-interfaze batean, menua erabiltzaile batek ordenagailuarekin interakzioan une jakin batean dituen komando edo agindu aukerak agertzen dituen zerrenda bat da, komando haietako bat aukeratzean exekutatu egiten dena. Batzuetan,…