Punitibismoa desbideratze soziala zigorren bitartez kontrolatu behar dela aldezten duen jarrera sozial eta juridikoa da, justizia punitiboaren bitartez ebazten dena alegia. Adibidez, feminismo punitibistak emakumeen aurkako erasoei aurre egiteko modu onena erasoak burutzen dituzten gizonen aurka zigor gogorrak jartzea dela baieztatzen du. Punitibismoaren aurka garantismo juridikoa dago, zigorren krudeltasunaren aurka, errugabetasun presuntzioa, zigorraren eta delituaren proportzionaltasuna eta birgizarteratzea aldezten dituena.
Loturiko artikuluak
Geriatria eta geriatrikoaGeriatria agure edo pertsona adinekoen osasun arretaz eta gaixotasunez arduratzen den medikuntzaren adarra da. Termino horretatik, geriatriko hitza agureen osasunarekin loturik dagoen guztiari aplika dakioke: adibidez, gaixotasun geriatrikoa…
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…
Aristoteles: justizia kommutatiboa eta justizia distributiboaJustizia kommunitatiboa eta justizia distributiboa Aristotelesek partikularren arteko harremanei buruzko justiziaren baitan bereizten dituen bi ikuspegiak dira. Justizia kommunitatiboak parekotasuna eta berdintasuna bilatzen dituen bitartean, adibidez subejtku batek…