Profil psikologikoak edo profil psikografikoak pertsonak euren izaeraren, nortasunaren, jarreraren, jokabidearen eta trebetasunen arabera sailkatzeko erabiltzen diren kategoriak dira, nolabait pertsona ereduak, bereizgarri psikologikoen multzo bat zehaztuz. Profil psikologikoak marketinean erabiltzen dira maiz, target edo helburuzko publikoa osatzen duten bezero moa zehazteko, eta langileen hautapen prozesuetan, lanpostu baterako egokiena izango den langile mota zehazteko. Pertsona jakin bat profil psikologiko jakin batekin bat datorren erabakitzeko, test psikologikoak erabiltzen dira maiz. Profil psikologikoak kriminologian ere erabiltzen dira, delitu baten egilea nolakoa izango den zehazteko, horretarako delituak egiteko modua, delituaren eszenatokia eta bestelako aztarnak aztertuz.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, psychological profile; gaztelaniaz, perfil psicológico.
Loturiko artikuluak
Nortasun psikologikoaPsikologian, giza nortasuna pertsona baten bereizgarri psikologiko iraunkorren multzoa da, tenperamentu batetik abiatuz eta aiurria osatuz, pertsona horren sentimenduak eta besteekin harremanak izateko modua eragiten duena. Pertsonak euren…
Prezio psikologikoakMarketinean, prezio psikologikoa hura zertxobait aldatuz bezeroaren arreta erakarri eta harengan erosteko bulkada sustatzeko ezartzen den prezioa da. Prezio psikologikoko estrategiak dira, prezio borobila (adibidez, 2 euro edo…
Bereizgarri psikologikoakBereizgarri psikologikoak edo nortasunaren bereizgarriak, nortasunaren ezaugarri edo ezaugarri psikologikoak ere deituak, pertsonak eta haien jokabideak elkarren artean desberdintzeko baliatzen diren kategoriak eta ezaugarriak dira, hala nola lotsati,…