Preposizioak hizkuntza batzuetan, bereziki subjektu-aditza-objektu egiturari jarraitzen dioten haietan hain zuzen (gaztelaniaz, esaterako), izen edo izenorde baten aurretik (pre, alegia) jartzen diren hitzak dira, horrela osaturiko izen-sintagmari zeharkako osagarriaren edo osagarri zirkunstantzialaren funtzioa emateko. Horren adibidea da (gaztelaniaz) como sin sal ("gatzik gabe jaten dut"), non sin hitza preposizioa da, sal izenari osagarri zirkunstantzialaren funtzioa eta esanahia emanez.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Aditz-izenaHizkuntzalaritzan, aditz-izena aditz perifrastikoetan aditz nagusiak hartzen duen molde bat da, izen-sintagmak osatu, aditzak adierazten duen ekintza adierazteko, edo 'n' gehituz bukaeran, inesiboarekin, burutzen ari den ekintza adierazten…
Izen-sintagmaIzen-sintagma izen bat edo batzuk oinarritzat harturik, beste mota bateko hitzak gehituz, osatzen den sintagma edo perpausaren barruan funtzio sintaktikoa duen hitz multzoa da. Izen-sintagma hainbat funtzio izan…
PostposizioakPostposizioak hizkuntza batzuetan, euskaraz kasu, izen edo izenorde baten ondoren (post) jartzen diren hitzak dira, beste hizkuntza batzuetan preposizioak erabiltzen diren eran, horrela osaturiko izen-sintagmari zeharkako osagarriaren edo…