Marketinean, produktu edo marka baten kokapena edo posizionamendua produktu edo marka horri buruz kontsumitzaile batek duen pertzepzioa da, produktu horren ezaugarri interesgarrien multzoa, lehiakideen produktuetatik bereizten dutena. Zehatzago, bezeroaren pertzepzioa produktuari buruz posizionamendu erreala da, enpresak helburutzat ezarri duen desiratu edo bilatutako posizionamendutik bereizteko.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Produktu areagotuaProduktu areagotua bezeroek espero dituzten ohiko ezaugarrietaz gainera bestelako onurak eta zerbitzuak jasotzen dituen dituen produktuaren aldaera da, oinarrizko produktu nahiz produktu errealetik aldenduz, enpresak bere lehiakideetatik bereizteko…
Merkatu potentzialaMerkatu potentziala etorkizun batean, eta zehatzago epemuga batzuen barruan, produktu edo zerbitzu berri bat eskuratuko luketen kontsumitzaileen kopurua edo portzentajea da. Merkatu potentzialaren azterketa ezinbestekoa enpresa batek merkaturatu…
Merkatu kokapena: liderra, lidergaiak eta jarraitzaileakMerkatu kokapena enpresa batek bere merkatuan duen lekua da, merkatu-kuotari , lortutako mozkinei edo beste ezaugarri kuantitatibo bati buruz (webeko bisita-kopurua, esaterako). Kokapen hauek bereizten dira: enpresa liderra merkatu-kuota…