Psikologia sozialean, portaera taldekoiak edo gregarismoak talde batean bertako pertsona edo animalia gehienek portaera eta jarrera berdina jarraitzeko fenomenoari egiten dio erreferentzia, ez lidergo edo agintza zentral batetik, baizik eta taldeko banakoen artean gertatzen diren interakzioen bitartez. Portaera taldekoia hegaztien saldoa norabide berean hegaldatzen denean, kaleko istiluak gertatzen direnean eta burbuila ekonomikoetan.
Hainbat mekanismo aipatu dira portaera taldekoia azaltzeko, hala nola kutsatze emozionala, mimetismo faziala, ispilu neuronak, arau sozialak, morala, istorio partekatuak, adostasun arrazionala eta informazio-turrustak.1
Beste hizkuntzetan: ingelesez, herd behavior; gaztelaniaz, comportamiento gregario.
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Autokontrola (psikologia)Psikologian, autokontrola edo inhibizioa subjektu batek bere bulkadak, desioak eta predisposizioak kontrolatu edo mendean hartzeko gaitasuna da, erreakzio eta portaera desegokiak saihestu eta erabakiak modu arrazional hartzearren. Gizakiak…
Portaera agonistikoaPortaera agonistikoa lehia, norgehiagoka, gatazka eta borrokarekin loturiko portaera da, agresibititatea eta erasoa eragiten dituena. Ohikoa da espezie bereko animalien artean baliabideen eta emeen kontrola ziurtatzeko, eta bide…
PortaeraPortaera izaki bizidunen ekintza guztien multzoa da, hala nola mugitzea, elikatzea, eta gizakien kasuan gainera gizakiei dagozkien ekintza eta ahalmenak, hala nola hitz egitea, lan egitea eta pertsonen arteko…