
Populazioari buruz jakiteko, lagin bat erauzten dugu eta hura aztertu, populazio osoa aztertu beharrean. Lagina adierazgarria izan dadin, zoriz aukeratu behar da.
Populazio estatistikoa, unibertso ere deitua, ikerketa batean aztergai diren indibiduo edo elementu guztien multzo homogeneoa da. Homogeneotasunak adierazten du populazioko elementuek ezaugarri komunak dituztela, aldakorrak izan arren; adibidez, enpresetako langile kopuruak aztertzean, agian ezingo ditugu jarri industria eta zerbitzu desberdinetako enpresak batera jarri eta beraz azpipopulazio desberdinetan bereizi beharko ditugu, langile kopuruari buruz oso ezaugarri desberdinak dituztelako, industrialek langile kopuru orohar handiak eta zerbitzu sektorekoek txikiak. Eguneroko hizkeran erabiltzen den beste adiera arrunt baten arabera, populazioa izaki bizidunen multzo bat ere bada, toki jakin batean, baina estatistikan pertsonak, animaliak, objektuak zein fenomenoak izan daitezke, ikerketaren oinarrizko unitateen multzo osoa.
Gehienetan populazio osoa aztertzea ezinezkoa da, horren elementu kopurua oso handia delako, eta orduan populazioaren ezaugarriak ikertzeko populazioaren azpimultzo bat aukeratzen da datuak hortik bakarrik jasotzeko, lagin izenekoa, zoriz jasotzen dena populazioaren islada adierazgarria izan dadin. Populazioaren ezaugarriak, beraz, horren lagin baten bitartez aztertzen dira beraz.
Populazio mota hauek bereizten dira tamainaren arabera:
- Populazio finituak; adibidez herri bateko 5000 bizilagunen iritziak jakin nahi direnean.
- Populazio infinituak; adibidez, 50-54 urteko emakumeen pisuek, izan ere, denboran mugarik jartzen ez bada, zerrenda osatzen ez genuke inoiz bukatuko. Populazioa oso handia denean ere infinitutzat hartzen da.
Eta izaeraren arabera,
- Populazio izandunak, populazio elementu guztiak existitu egiten direnean ikerketaren unean. Finituak edo oso handiak dira.
- Populazio esperimentalak, behaketak esperimentalki jasotzen direnean; adibidez, dado bat behin eta berriz bota behar denean. Populazio esperimentalak infinituak direla esan daiteke.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Estatistika (definizioa)Estatistika fenomeno aldakorrei buruz jasotako datu-multzoak era egokian bildu, irudikatu, aztertu eta horiei buruzko konklusioak ateratzen dituzten metodoen multzoa da, bereziki fenomeno aldakor horietan izan daitezkeen erregulartasunak atzemate…
Unibertsoa (estatistika, inkestak)Unibertsoa, populazio ere deitua, inkesta edo beste ikerketa estatistiko batean ikerketaren helburu diren elementu (pertsona, erakunde, objektu edo gertaera) guztien multzoa da, zeinetik lagina erauzi eta aztertuko den…
Helburu populazioaAgian, helburu publikoa bilatzen ari zinen, marketin arloan. Estatistikan, helburu populazioa ikertu edo orokorrago heldu nahi den populazioa da, baino hainbat arrazoirengatik irisgarria ez dena eta beraz helburu…