Politxinela Commedia dell'arte (XVI.-XVIII. mende bitartean Italian loratu zen antzerki-generoa) herri antzerkiko pertsonaia da, beste herrialdeetako antzerki generoetara ere zabaldu zena, bereziki txotxongilo moduan. Zanni edo mirabeen taldekoa da. Pertsonaia grotesko eta lotsagabea da, maltzurra, lapurra, mendekati eta isekaria, bere iritziekin bat ez datorren guztiak makilaz jotzeko prest dagoena, eta tripazaina. Puntadun txano eta kamisoi zabal txuriz jantzirik, maskara erdi batez ezkutatzen du bere aurpegiko goi-aldea eta konkorra du bizkarrean; kako itxurako sudurra du eta maiz bibotea eta bizarra ere bai.1 Italieraz pulcinella izena du, agian pulcino ("txitoa") hitzetik; hain zuzen, hortik letozkioke kako itxurako sudurra (moko baten antzekoa) eta arrautz batetik jaioa izatearen kondaira. Beste batzuen arabera, izena Paolo Cinelli XVI. mendeko italiar aktorearengandik dator.
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Anisokronia eta isokroniaAnisokronia testu bateko denboraren aldaketa da, izan moteltze edo geldiadia (adibidez, une baten deskribapen luzeak eginez) izan azkardura (elipsi baten bitartez, esaterako). Isokronia berriz narrazioaren denboraren uniformetasuna, gorabehera…
Antizipazio-literaturaAntizipazio-literatura edo antizipaziozko literatura gizartearen etorkizuneko egoera bat antizipatu, aurreratu edo esploratu egiten duen literatura, munduan eta gizartean eszenatoki berriak planteatuz eta horien baitan istorioak txertatuz. Maiz, zientzia-fikzioarekin…
Literatura konparatuaLiteratura konparatua literatura lan, egile eta hizkuntza jakinetatik haratago aztertu eta lan, egile eta hizkuntza desberdinetako literatutak beraien artean konparatu egiten dituen jakintza arloa da, literaturako mugak gaindituz,…