Plebea (latinez, plebs) Antzinako Erromako klase sozial arrunta izan zen, plebeioek (latinez, plebeius) osatua. Hiritar xeheek osatzen zuten, patrizio edo aristokrata ez zirenek. Hasieran, armadako buruzagitza karguak eta beste erakunde politikoetako kontrola patrizioentzat erreserbaturik bazegoen ere, denborarekin plebeioek botere ekonomikoa eta politikoa lortu eta erakunde horietan parte ahal izan zuten. Erakunde propioak ere izan zituzten, hala nola plebearen tribunoak, Senatuak hartutako erabakiak atzera botatzeko betoa zutenak. Senatuan 164 postu (conscripti) lortu zituzten. Dena den, patrizioen eta plebeioren arteko borroka politikoa etengabea izan zen, Erromako historian, patrizioak euren pribilegioak atxiki nahian, eta plebeioak eskubide gehiago eskuratzeko. Borroka horien adierazgarri Senatuaren zatiketa izan zen, optimates eta populares taldeen artean.
Plebeioen baitan ere hiru motako taldeak bereizi ziren: plebeio nobleak, plebeio gorenak zirenak, haien artean aberatsenak eta patrizioen parekoak; plebeio zaldunak (equites), artisauak eta enpresariak, eskubide politiko batzuekin; eta plebeio klienteak, baliabide ekonomikorik gabe, patrizio baten babesean geratzen zirenak, botoaren eta haiekin gudari joatearen trukean.
Ikus, gainera
Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Plebea eta plebeioak";
Gizapedian, 19 azaroa, 2018,
/plebea-eta-plebeioak/.
Loturiko artikuluak
Konskripzioa eta konskriptoakKonskripzioa, soldadutza eta soldaduska ere deitua, (latinezko conscriptus hitzetik, "soldaduen zerrendan dagoena") estatu bati herritarrek egin beharreko zerbitzu militarra da, gehienetan soldadu huts moduan. Konskriptoak soldadu gisa zerbitzu…
Aro Garaikidea eta Historia GaraikideaAro Garaikidea eta horren historia, Historia Garaikidea alegia, XVIII. mende bukaeratik mundu osoan izan diren iraultza politiko, ekonomoiko, zientifiko, teknologiko eta demografikoak biltzen dituen aro historikoa da, Aro…
PatrizioakPatrizioak ("pater" hitzetik) Antzinako Erromako aristokraziako kideak izan ziren. K.a. 400 urterarte, patrizioen esku izan ziren magistratu eta apaiz karguak, baina geroztik bere pribilegioak murrizten joan ziren, Errepublika…