Geografian, gratikula mapa baten gainean irudikatzen den lerro sarea da, paraleloek eta meridianoek osaturik, eta puntu geografiko baten kokapena zehazten laguntzen dutenak.
Gizapedia
Iparraldeko isurialdean Pirinioak tarte txiki batean altxatzen diren bitartean, hegoaldean mendi-adarren zerrenda zabalaren ondoren kokatzen dira, Pirinioaurre deritzon horretan.
Pirinioaurrea bereziki Pirinioen hegoaldean eta bere luzeraren zati handi batean zehar hedatzen den mendilerro eta mendi-adarren alboko zerrenda da, Pirinioetako mendiak baino garaiera txikiagokoak, baina batzuetan 2.000m-ko garaiera gaindituz. Kareharria da mendi da mendi horietako material ugariena. Bada iparraldeko Pirinioaurrea ere, baina hegoaldekoa baino askoz ere estuagoa da, eta tarte batzuetan ez da existitu ere egiten.
Beste hizkuntzetan:gaztelaniaz, Prepirineo.

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.