Aldagaien arteko erlazioa irudikatzen duen eredu estatistiko batean, bereziki erregresio-ereduetan, perturbazio aleatorioa edo zorizko perturbazioa, errorea ere deitua, aldagai azaldua eragiten duen zorizko osagaia da, aurresanezina, praktikan kontrolatu edo ezezagunak diren faktoreen eragina irudikatzen duena, eta aldagai azaltzaileek osatzen duten atal deterministari gehituta zorizkotzat hartzen diren fluktuazioak eragiten dituztenak. Perturbazio honen batezbestekoa 0 balioa hartzen duela suposatzen da, ulertzekoa dena bestalde, zeren zerotik desbideratzen den guztia determinista izango baitzen bestela.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Zehazpen errorea (zehaztapen errorea)Zehazpen errorea edo zehaztapen errorea erregresio-analisian eta loturiko teknika estatistikoetan erregresio-eredua ezartzean egiten diren erroreak dira, hala nola aldagai dependentearen eta independenteen arteko forma funtzionala egokia ez izatea…
Mikrodatuak eta makrodatuakMikrodatuak ikerketaren oinarrizko unitate edo banakoetatik jasotako datuak dira, zuzenean eta inongo agregazio edo prozesamendurik gabe eskuraturikoak. Makrodatuak, berriz, mikrodatuetatik agregazioz edo prozesamenduz eskuratzen diren informazio-unitateak dira. Adibidez, pertsona…
Zorizko esleipenaEsperimentuen diseinuan, zorizko esleipena banakoak edo unitate esperimentalak tratamendu desberdinen artean zoriz banatzeko prozedura da. Modu horretan, kontrol taldea eta tratamendu-taldea osatzerakoan bataren edo bestearen aldeko joerarik ez…