Indiako ozeanoa Ekialdeko Afrikak, Asiako hegoaldeak eta Australiako mendebldeak eta hegoaldeak mugatzen duten ozeanoa da, azaleraz munduko hirugarrena dena, Ozeano Barearen eta Ozeano Atlantikoaren ondoren, planetako ur-azaleraren %20a…
Gizapedia
Persiar golkoa (*Pertsiar golkoa) Indiako ozeanoko golkoa da (251 000 km2), Asiako hegomendebaldean, Arabiar penintsularen eta Iranen artean eta Ormuzko itsasartetik Xatt al-Arab ibaiaren deltaraino luzatzen dena. Ormuzko itsasartetik Omango golkoarekin dago loturik, eta hortik Arabiako itsasoarekin. Golko handia izan arren (251 000 km2), 50 metroko batez besteko sakonera baino ez du.
Herrialde hauek mugatzen dute: Iran, iparraldean; Irak eta Kuwait, iparmendebaldean; Bahrain, Qatar eta Saudi Arabia, hegoaldean eta Irak eta Kuwait, iparmendebaldean. Garrantzi geopolitiko handiko itsasoa da, bertatik inguruko herrialdeetako petrolio gehiena garraiatzen baita mundu zabalera, mundu osoko petrolio ekoizpenaren %35 gutxi gorabehera. Hain zuzen ere, 1990-91 urteetan Golkoko Gerrako gudaleku izan zen. Historian, perla-arrantza gune garrantzitsua izan da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, Golfo Pérsico.

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.