Pentsio-plana pertsona batek bere lan bizitzan zehar eta erretiroari begira egiten den aurrezki produktu bat da, egindako diru-ekarpenak euren erretiro-aldiko diru-sarrerak bihur daitezen, ekarpen horiek bitartean ematen duten errentagarritasun gehigarri batekin batera, guztia pentsioaren osagarri gisa. Epe luzerako aurrezki-plana, erretiroari begira egiten delarik, gainera produktuaren kontratuko baldintzetako bat erretiroa bitartean diru irteerak ez egitea izaten delako. Aurrezkien errentagarritasunaz gainera, pentsio-funts batera egiten diren ekarpenen abantaila nagusia ekarpen horiek egiten diren ekitaldiko desgrabazio fiskala da, pertsona adinduen finantza-ongizatea bermatzeko helburuarekin gobernuek sustatua.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, plan de pensiones.
Loturiko artikuluak
Zerga-desgrabazioaDesgrabazioa edo zerga-arintzea zerga baten oinarria gutxitzea da, gastu kengarriak gehituz, oinarri zergagarritik orokorrean zergapetzen diren atalak salbuetsiz (adibidez, beka moduan jasotako diru kopuruak kenduz errenta osotik) edota bestelako…
Zerga atxikipenakOgasun Publikoan, zerga-atxikipena ordaintzaile batek zergadun bati atxiki edo ordaintzen ez dion zenbatekoa da, atxikipen hori zergadunaren konturako sarrera moduan ordainduz bere aldetik Ogasunari. Adibidez, enplegatzaile batek langile…
Pentsio-funtsakPentsio-funtsa pertsona partikularrek entitate kudeatzaile batean eta inbertsio mota jakin batzuetan euren pentsio-plana osatzeko egiten dituzten diru-ekarpenen multzoa da. Labur esanda, pentsio-funtsa, erretiroari begira pentsioa osatzeko partikularren ekarpenekin…