Paternalismoa pertsona edo talde baten askatasun edo autonomia mugatzea dakarren jokabide mota bat da. Erran nahi baita, A jokabide paternalista burutzen duen pertsona edo taldea bada, eta B paternalismoa pairatzen duena, paternalismoa izateko baldintza hauek bete behar dira:
- Ak Bren hobe beharrez jokatzen du;
- Ak Bren gogoak eta nahiak kontuan hartu gabe jokatzen du;
- Ak Bren autonomia eta askatasuna mugatzen ditu bere jokabidearen bitartez. 1
Erreferentziak
1.
Audi R. Paternalismo. In: Diccionario Akal de Filosofía. Akal; 2004:751-751.
Loturiko artikuluak
Geriatria eta geriatrikoaGeriatria agure edo pertsona adinekoen osasun arretaz eta gaixotasunez arduratzen den medikuntzaren adarra da. Termino horretatik, geriatriko hitza agureen osasunarekin loturik dagoen guztiari aplika dakioke: adibidez, gaixotasun geriatrikoa…
Biktimak eta biktimismoaBiktimak indarkeria edo ezbeharra pairatu duten pertsonak dira. Biktima izate soila mingarria bada ere, biktimak min hori neurrigabe zabaldu eta baliatzea, biktimismoa alegia, ondorio are eta latzagoak ekartzen…
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…