Espainiako ordenamendu juridikoan, partzuergoa, zehatzago partzuergo publikoa, erakunde publiko batzuk bateratzen dituen entitatea da, zuzenbide publikoak erregulatutako nortasun juridiko propioa izan eta helburu jakin bat betetzeko eratzen dena, hala nola uraren hornidura edo zaborren bilketa amankomunean kudeatzeko biltzen diren udalak.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, consortium; gaztelaniaz, consorcio.
Loturiko artikuluak
Nortasun juridikoaNortasun juridikoa pertsona edo erakunde batek dituen eskubide, obligazio eta bestelako atribuzioen multzoa da, zuzenbideak eta ordenamendu juridikoak hala egotzita. Beste hizkuntzetan: ingelesez, legal person; gaztelaniaz, personalidad jurídica.
Logika juridikoaLogika juridikoa zuzenbidean eta bereziki epaiketetan erabiltzen diren argudioak, arrazonamenduak eta dedukzioak aztertu eta proposatu dituen jakintza-arloa da, horien zuzentasuna eta egokitasuna ebaluatuz, logika formalaren arauen nahiz ordenamendu…
Sistema juridikoaZuzenbidean, sistema juridikoa herrialde edo eskualde batean indarrean dauden arau juridikoen multzoa, ordenamendu juridikoa alegia, haiek garatu eta aplikatu egiten dituzten erakunde eta prozedurekin batera. Halaber, sistema juridikoak…