Paganoak (paganus latinez) Antzinako Erroman kristau erlijioa bereganatu ez zuten pertsonak eta taldeak ziren, orokorrean hirietatik kanpo, landan, bizi zirenak eta antzinako sinesmen politeistekin jarraitu zutenak. Hitza zentzu gutxiesgarrian erabili zen.
Geroztik, paganismoa herri mitologian, animismoan eta naturaren gurtzan oinarritutako sinesmenak izendatzeko erabili da. Erlijio handien doktrinatik adiera gaitzesgarrian ere erabili da, balio erlijioso eta espiritualak baztertu eta plazera eta ondasun materialak baino bilatzen ez dituzten horiek izendatzeko.
Loturiko artikuluak
Erlijio-pluralizazioaPluralizazio erlijiosoa edo erlijio-pluralizazioa gizarteen sekularizazioarekin batera gertatu ohi den fenomenoa da, ordurarte nagusi izan diren erlijioek nagusitasuna galdu eta fededunak "erakartzean" monopolioa galdu eta beste erlijioekin lehiatu…
AnimismoaAnimismoa objektuek eta naturako elementuek bizia, arima edo izpiritua dutela (anima, alegia, eta hortik animismo hitza) sinesten duen mundu-ikuskera da, bereziki herri indigenen artean. Sinesmen horretan oinarritzen diren erlijioak…
Politeismoa (erlijio politeistak)Politeismoa (grezierako polis, "anitz", eta theos, "jainko", hitzetatik), jainko anitzetan sinesmena duten erlijioak dira, erlijio monoteisten, hots, Jainko bakarreko judaismoaren, kristautasunaren eta islamaren aldean. Hala ere, definizio sinple hori…