Orereta (toponimoa)


KategoriakEuskal Herria

1980ko argitalpena, Orereta izenarekin.

Orereta egun Errenteria kokatzen den eremua izendatzen duen antzinako toponimoa da. Toponimo horren lehen aipamenak Erdi Aroko agiri zenbaitetan aurki daitezke, Hain zuzen ere, Errenteria1320 urtean hiribildu moduan Villa Nueva de Oyarço izenarekin sortu zen agirian, hiribilduaren kokapena Orereta zela aipatzen da.  XVII. mendeko agiri batean ere agertzen da. XX. mendetik aurrera, Orereta izenaren erabilera erreibindikazio abertzaleekin lotzen da bereziki, Errenteria edo Rentería izenari kontra. Horrela, XX. mendearen lehen erdian, baita diktadira frankistan zehar ee, Orereta izenaren erabilera Errenteria aipatzeko EAJ alderdiko kideen eskutik dator, haien zenbait eskeletan Orereta agertzen delarik hildakoaren bizitoki gisa; 1931 urtean udalak Xenpelar bertsolariaren omenez jarritako plaka batean ere Orereta izena agertzen da. Espainiako Trantsizioan zehar, izenaren erreibindikazioa ezker abertzaleko sektoreen aldetik etorri zen, bereziki 1980ko hamarkadaren inguruan. 1995 urtean Luis Elberdin sexologoak Orereta izena eta izana txosten historikoa plazaratu zuen, non Euskaltzaindiari eskaera egiten zitzaion Orereta herriaren izen ofizialtzat har zezan; Euskaltzaindiak, ordea, ez zuen onartu eskaera, Errenteria herriaren jatorrizko euskal toponimoa dela argudiatuz. Hala eta guztiz ere, Orereta izena Errenteriako zenbait erakunde eta ekimenetan agertzen da eta horren adibide dira Errenteriako Orereta ikastola, Orereta abesbatza eta baita Orereta kalea ere.

316 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.