Ordenagailua edo konputagailua informazioa prozesatzen duen aparatua da, informazioa hori sarrera-gailu batzuetatik jasoz eta software edo burutu beharreko aginduak zehazten dituen programa informatiko baten bitartez prozesatu ondoren, emaitzak irteera-gailu batzuetatik eskainiz. Charles Babbage izan zen 1833 urtean lehen ordenagailua mekanikoa diseinatu zuena, makina analitikoa izenekoa, eta kalkulu matematiko konplexuak burutzeko gai izan behar zena, baina ez zen eraiki. Konrad Zuse izan zen 1930 hamarkadan lehenengo ordenagailu elektromekanikoa eta guztiz programagarria asmatu zuena, Z1, Z2, Z3 eta Z4 modeloak diseinatuz eta eraikiz hurrenez hurren. Egun baliatzen diren ordenagailuak elektronikoak dira gehienbat.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Kontrol-karaktereaInformatikan, kontrol-karakterea karaktere informatiko bat da, hizki edo ikur inprimagarririk sortu gabe, ekintza bat burutzeko agindua ematen duena, hala nola lerro-jauzia, orga-itzulera edo fitxategiaren amaiera adierazteko. Gailu periferikoak…
Gailu periferikoakInformatikan, gailu periferikoak edo, besterik gabe, periferikoak, ordenagailuaren eta erabiltzailearen arteko komunikazioa burutzeko erabiltzen diren gailu fisikoak dira. Gailu periferikoen artean ditugu sarrera-periferikoak, ordenagailura informazioa bideratzeko erabiltzen direnak,…
Ekipo informatikoaEkipo informatikoa ataza informatikoak burutzeko modu bateratuan eta integratuan erabiltzen diren hardware edo gailu fisikoen multzoa da. Gehienetan konputagailu bat edo batzuk barnehartzen ditu (zentzu zabalean, tabletak, telefono…