Oporrak edo oporraldiak lana eta bestelako ohiko jarduerak egiten ez diren denboraldiak dira, gehienetan arautuak. Jatorrian, atsedenaldi hutsa izatetik, oporrak gizarte modernoetako masa-fenomenoa dira, oporrak aukera bezala gizarte osora zabaldu ondoren, eta egun turismoarekin guztiz loturik dagoela esan daiteke, turismoa eta oporrak identifikatzeraino. Turismoa kontsumo-mota bat izanik, oporrak estatus soziala definitu eta nabarmentzeko denbora da, baina aldi berean hierarkia soziala alderantzikatzeko modua da, non pertsona, familia edo talde bakoitza bere ideal soziala garatzeko aukera duen, goragoko eskala sozial bati dagozkion jarduerak burutuz. Era horretan, oporrak demokratizazio-denbora da, non bizialdi arrunteko eskalak, hierarkiak eta arauak itxuraz eta denbora batez, oporraldira mugatuta bada ere, desegiten diren. Hain zuzen, poltsiko guztietarako oporrak daude, eta noranahikoa izanik helmuga turistikoa, denetariko eskaintzak aurkituko dira, apalenetik luxuzkoenera, desberdindu eta berezi eta esklusiboa izateko irrika une oro sentiaraziz. Guztiz adierazgarria oporren iraupena arautua izatea: oporren ametsa aldi baterako baino ez da, azkenean lanera eta ohiko errutinara itzuli beharko baita, opor ondoko depresio deitu den hori eraginez.
Loturiko artikuluak
Aurrerakoia eta atzerakoiaPertsona eta horien ideia, iritzi eta pentsamoldeari buruz, aurrerakoia gizarte aldaketen, aurrerabidearen eta progresismoaren aldekoa dena da. Termino lausoa izan arren, orokorrean eskubide zibilen, aberastasunaren banaketaren, zerbitzu publiko…
Geriatria eta geriatrikoaGeriatria agure edo pertsona adinekoen osasun arretaz eta gaixotasunez arduratzen den medikuntzaren adarra da. Termino horretatik, geriatriko hitza agureen osasunarekin loturik dagoen guztiari aplika dakioke: adibidez, gaixotasun geriatrikoa…
Kapital soziala (soziologia)Agian, kapital soziala enpresaren testuinguruan bilatzen ari zinen. Soziologian, kapital soziala talde, komunitate, erakunde edo gizarte bateko kideen artean sortzen diren harreman eta interakzio sendo eta iraunkorren multzoa…