Ondarearen digitalizazioa euskarri fisiko edo material batez jasotako ondare kulturala, artxibategi, museo, liburutegi, aztarnategi eta aire librean dagoena, euskarri digital batean (konputagailuz hartzeko moduan) jaso eta biltzea da. Enpresako digitalizazioan ez bezala, non digitalizazioaren helburua informazioa modu efiziente batean gordetzea den, kostuak murriztuz, ondare kulturalaren digitalizazioaren kasuan beste helburu batzuk gainjartzen dira: alde batetik, ondare hori publiko orokorrera ahalik eta publiko zabalenera hedatzea da, horretarako teknologia digital eta aurkezpen formato desberdinak erabili beharko dira, publikoak eskura dituen gailu eta trebezia digitalak kontuan hartuz; bestetik, preserbazioa , ondare kulturalaren materialtasunak denbora zehar izan dezakeen higadura eta hondamena saihesteko, eta horretarako digitalizazio tresna fidagarrienak baliatu beharko dira. Beraz, bi helburu horiek kontuan harturik, digitalizazioaz baino, digitalizazioez aritu behar da, pluralean, anitz baitira, helburu desberdinekin, digitalizatzeko moduak.
Loturiko artikuluak
Artxibategiak, artxiboak eta artxibistika.Artxibategia agiri eta dokumentuen antolaketa, kudeaketa, deskribapena eta zaintza egiten dituen erakundea da, agiri horiek administrazio publikoaren, erakundeen eta publikoaren esku uzteko, informazio eta ikerketa helburuetarako. Artxiboa agiri…
Bilduma (liburutegiak eta artxibategiak)Bilduma liburutegi edo artxibategi batek dituen dokumentuen multzoa da. Bilduma batean jatorri edo izaera espezifikoa duten dokumentuak biltzen direnean, funts bat osatzen dutela esaten da. Argitalpengintzan, bilduma ezaugarri…
Dokumentuak (liburutegiak eta artxibategiak)Liburutegietan eta arxibategietan, dokumentua bere baitan informazio idatzi, grafiko, edo ikusentzunezkoa duen objektu fisiko edo fitxategi digital bat da, iraunkorra izateko egina, gizakiak irakurri, ikusi eta entzun edota…