Okun legea edo Okunen legea langabezia eta hazkunde ekonomikoa lotzen dituen lege enpirikoa da. Arthur Okun estatubatuar ekonomialariak plazaratu zuen 1960ko hamarkadan. Lege horren arabera, alderantzizko erlazioa dago lanagabeziaren eta hazkunde ekonomikoa denean: hazkundea motela denean, langabezia igo egite da, eta hazkundea azkarra eta bizia denean, langabezia jaitsi egiten da. Zehatzago, Okun legearen arabera, langabezia jaisteko hazkunde ekonomikoak produktibitatearen gehikuntza soilak dakarren portzentajea gainditu behar du; portzentaje hori eta lanagabeziaren eta hazkundearen arteko erlazio zehatza desberdina da herrialdearen arabera.
Loturiko artikuluak
Oligarkiaren burdinazko legeaOligarkiaren burdinazko legea Robetr Michels soziologoak (1876-1936) planteatutako hipotesia da, zeinaren arabera gizarte, erregimen politiko eta erakunde guztietan ezinbestekoa den oligarkia, burokrazia edo elite bat sortzea, gizarte eremu…
Eskaintzaren eta eskariaren legeaEkonomian, eskaintzaren eta eskariaren legeak ondasun ekonomiko bati buruzko eskaintza eta eskariaren arteko elkarrekintza edo interakzioak merkatu askean ondasun horrek izango duen oreka prezioa determinatzen duela ezartzen duen…
Jainkoaren legeaJainkoaren legea edo lege jainkotiarra ustez Jainkoaren aginduz ezarritako arau eta printzipio urraezinak dira, dogma moduan agertzen direnak eta Jainkoaren borondatea baino bestelako justifikazio teorikorik ez dutenak. Adibidez,…