Oinarri puntua, puntu basikoa edo, besterik gabe, puntua, portzentaje gisa adierazten diren aldagaietan, %0.01eko igoerako magnitudea da. Horrela, aldagai bat %0.05 igo bada, 5 oinarri-puntu igo dela esaten da. Bereziki finantzetan erabiltzen da, akzio, interes eta bestelako kotizazioen igoera adierazteko.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, basis point; gaztelaniz, punto base, punto básico.
Loturiko artikuluak
Balioespena (ekonomia eta finantzak)Ekonomian eta finantzetan, balioespena, baloraketa edo balorazioa ondare batek edo ondare horrek jasandako kalteak duen diru-balioa estimatzea da. Balioetsi egin daitezkeen ondareak denetarikoak izan daitezke, eta haietarako baliospen-metodo…
Jaulkipena (finantzak)Ekonomian, jaulkipena estatu, erakunde edo enpresa batek, jaulkitzaile izenekoak, balore-tituluak (akzioak, bonoak, jesapenak, ...) plazaratzea da, partikularrek edo finantza-entitateek balore-titulu horiek harpidetu (erosi edo eskuratu), despoltsapen baten trukean,…
Arbitrajea (ekonomia eta finantzak)Agian, arbitrajea zuzenbidean bilatzen ari zinen. Ekonomia eta finantzetan, arbitrajea gertatzen dela esaten da merkatu batean irabaziak arriskurik gabe lortu daitezkeenean. Arbitrajearen adibide bat, aktibo bat toki batean…