Freeport Ander Odriozola bilbotarrak 2016an plazaratu zuen lehen eleberria da. LABURPENA 1 kapitulua Joanes detektibe pribatua. Uztaileko egun sargori batean bere bulego zatarrean dago garagardo bat edaten neska…

Oier Alaine Agirre idazleak (Bermeo, 1972 - ) idatziriko eleberri laburra, gaztetxoei zuzendua.
LABURPENA
1 kapitulua: Mantela
Oier bere gurasoekin eta anaiarekin batera afaltzen ari da etxean, egunero bezala. Elkarrekin dauden eguneko une atsegina da, baina egun horretan amak esaten die urtebeteko bizitza eman diotela medikuek, bat-batean. Aitak bazekien, eta aurrez amak zerbait inportante kontatu behar ziela esan die. Afarian. Beti gogoratu du amak nolako energiaz astintzen zuen mantela. Beti iruditu zaio amak bazekiela gauzak nola egin, nola egon, nola esan. Bere anaia kanpoan bizi da, bere aita zinegotzia da, eta laurak bildurik daude mahaian gau horretan. Jon anaiak ikasketak kanpoan egin zituen, eta karrera bukatuta kanpoan geratu zen, lana aurkitu zuen arte. Gutxitan etortzen da etxera, bisitan bakarrik. Amak dio proba batzuk egin dizkiotela eta gaitza duela atera dela haietan. Jon haserretu da: zergatik ez diote ezer esan lehenago? Oierrek zerbait bazekien: ama etxera etorri eta ohera sartu zenekoa, edo konortea galdu zuenekoa. Baina ez du ezer esan. Eta Jon suminduta dago, anaiaren aurka, eta gurasoen aurka. Nahikoa!, esan du amak. Eta isildu egin da. Negarrez hasi da. Ama ere negarrez hasi da. Aita isilik dago. Oier, sinetsi ezinik. Amari galdetzen dio zer duen. Eta esan du: leuzemia.
2. kapitulua: Argidun txingurriak
Lo gutxi egin du bart Oierrek. Ez du pertsiana jaitsi eta kaleko argiak ikusi ditu gauean zehar. Gogoratu da txikitan argi horiek inurriak (txingurriak) iruditzen zitzaizkiola. Amak kontatu zion hori, inurriak zirela. Jaiki eta gosaldu gabe atera da. Baino lehenago jangelara joan eta amak bezperan jaso ez zuen mantela ikusi du, mordoilo bat eginda. Hartu, astindu eta ondo tolestu du. Ez du oso ondo egin, amak hobeto egingo zukeen. Atera egin da. Autobusa hartzera.
3. kapitulua: Besarkada
Autobus-geltokira iritsi eta Liberrekin topatu da. Autobusera igota, kontatu egiten dio amarena. Ondo dagoela dio Oierrek. Galderak egiten dizkio Libek, tratamendua, anaia nola dagoen, ... Anaia: egia esan Oierrek ez du bezperan izan zuen jarrera ulertzen, bai ordea zergatik alde egin zuen etxetik, baina bezperakoa ez. Libek jarraitzen du galdezka: badaki Oierren ama psikologoa dela, eta galdetzen dio zer egingo duen bere pazienteekin. Ez dela erraza izan behar urbeteko bizitza eman dizutela, laguntza psikologikoa behar duten pazienteekin jarraitzea, bera izanik ziurrenik laguntza gehien behar duena. Oierrek entzun egiten dio, begirunez, baina ez gogorik berarekin hitz egiten jarraitzeko. Eta bide batez konturatu da ja ez dagoela maiteminduta Liberekin. Bereziki aurreko udaberrian gertatu zenaren ondoren, nahiz eta ez duen ezer Liberen aurka. Udan ere ez dute harremanik izan, baina irailetik autobusean elkarrekin joaten jarraitu dute. Esplikazioa da besterik gabe bion arteko harremana hozten joan dela, aldentzen joan direla. Libek esaten dio barkamena eskatzeko, agian gehiegi hitz egiten ari dela. Oierrek ezetz. Baina Libek sumatu du Oier ez dagoela ondo. Eta besarkatu egin du.
4. kapitulua: Egunkaria
LANEAN
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.