Oiasso egungo Irun hirian kokatu zen civitas eta hiri erromatarra izan zen, inguruko portu-hiri nagusienetakoa, Bidasoa ibaiaren itsasadarrean. Hiriaren erreferrentzia idaziak Plinio, Claudius Ptolomeus eta Estrabonen lanetan aurkitzen dira. 1990eko hamarkadatik hiriaren aztarna arkeologiko ugari aurkitu da; haien artean nabarmendu behar dira portuko azpiegiturak eta nekropoli bat, azken hau Ama Xantalen baselizan. Hiritik Ab Asturica Burdingalam galtzada igarotzen zen eta Hispaniako eta Akitaniako portu-sareko gune garrantzitsua zen,, Flaviobriga (Castro urdiales), Vesperies, Gernikako itsasadarrean, Menosca (Getaria), Lapurdum (baiona) y Burdigala (Bordele). Hiriarekin lotura estua izan zuten Aiako Harrian zeuden Arditurriko meategiak, nondik zilarra erauzten zen. Oiasso izenetik eratorri dira Bidasoa, Oiartzun eta Easo toponimoak. Egun, Oiasso Erromatar Museoa dago Irunen, hiriko aztarnategietan aurkitutakoak erakusteko eta orokorrean garai historiko horren berri emateko publikoari.
Loturiko artikuluak
Konskripzioa eta konskriptoakKonskripzioa, soldadutza eta soldaduska ere deitua, (latinezko conscriptus hitzetik, "soldaduen zerrendan dagoena") estatu bati herritarrek egin beharreko zerbitzu militarra da, gehienetan soldadu huts moduan. Konskriptoak soldadu gisa zerbitzu…
Enkomiendak eta komendadoreakErdi Aroan, Gaztelako eta Aragoiko erresumetan, enkomienda monarkak pertsona bati entregatzen zion lur konkistatuen ustiapena zen, horretarako lurraldera printzipioz borondatez etorritako pertsona eta familiak bere babesean hartuz, obedientziaren…
Bidasoa ibaiaBidasoa ibaia Nafarroa, Lapurdi eta Gipuzkoa zeharkatzen dituen ibai bat da. Baztanen du sorburua, Erratzun, Auza mendiaren magalean. Sorburutik gertu, bere urak Bidasoara isurtzen dituen Xorroxin ur-jauzia dago.…