Ofiziozko abokatua prozedura judizial batean sarturik dagoen pertsona batek abokatua behar duenean baina haren zerbitzuak kontratatzeko baliabide ekonomiko nahikorik ez duenean, pertsona horrek hala eskatuz gero Abokatuen Elkargoak izendatzen duen abokatua da. Ofiziozko abokatuaren kostua Justiziako Administrazio Publikoak ordaintzen du.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, court-appointed lawyer. ex-officio lawyer; gaztelaniaz, abogado de oficio.
Loturiko artikuluak
Atzeraeragina (zuzenbidea)Zuzenbidean, ekintza juridiko bat atzeraeraginezkoa dela esaten da iraganean efektuak sorrarazten dituenean. Adibidez, autobusean txartelik gabe bidaiatzeari zigorra kentzen dion legea atzeraeraginezkoa da, iraganean txartelik gabe joan eta…
KontratazioaKontratazioa pertsona edo erakunde batek beste bati produktuak saldu edo zerbitzuak emateko hartzen duen obligazioa sortzea da, prezio edo ordainsari baten trukean. Kontratazioa publikoa denean, obligazioa administrazio publikoarekin hartzen denean,…
Zigorra (zuzenbidea)Zuzenbidean, zigorra pertsona edo erakunde batek egindako delitu edo falta batengatik aginte administratibo edo judizialak ezartzen duen betebeharra da, berez pertsona edo erakunde horri kaltea ekarri edo desatsegina…