Nazioarteko politikan, nazioarteko ordena munduko zabaleko herrialdeen artean indarrean dagoen oreka geopolitikoa da, oreka horri heltzeko mundu zabaleko herrialden artean adostu edo gutxienez onartu egiten diren eta beraz legitimitatea duten nazioarteko harreman, hitzarmen, printzipio eta instituzio iraunkorren multzoa da, potentzia geopolitiko batzuen gidaritzapean, nazioarte mailan sor daitezkeen arazo eta gatazkak konpontzeko irtenbide eraginkorrak garatzen dituena. Nazioarteko ordena superpotentzia eta potentzien arteko indar-korrelazio jakin batetik sortzen da, adibidez, egungo nazioarteko ordena, Ameriketako Estatu Batuetako gidaritzapean, Bigarren Mundu Gerratik sortu zen neurri handi batean.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, international order; gaztelaniaz, orden internacional.
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Konbentzioak (nazioarteko legeak)Nazioarteko zuzenbidean, konbentzioak nazioarteko erakunde batek onartu dituen printzipio eta arau orokorrak dira, baliozkoak izan eta nazioartean tratatuen parean indarrean sartzeko herrialde bakoitzak berretsi behar dituenak. Bereziki arruntak…
Ezarritako ordenaEzarritako ordena edo gizarte ordena (ordena sozial) menderatzaile edo nagusia gizabanakoak eta gizarteak guztiz bildu eta bereganatu egiten dituen sistema instituzional eta ideologiko hegemonikoa da, kultura nagusiak, moralak,…
Potentziak eta superpotentziakGeopolitikan, potentziak, testuinguraren arabera potentzia ekonomiko, militar edo kulturalak ere deituak, inguruan eragin eta botere handia duten (ikus, eragin-eremua) edo erabateko erreferentzi diren nazioak eta herrialdeak dira. Superpotentziak…