Natalismoa edo pronatalismoa herrialde batean estatuak jaiotzak ugaltzeko bultzatzen dituen politika ekonomiko eta sozialen multzoa da. Maiz, natalismoa hazkunde ekonomikoa bultzatzeko politika gisa erabili da, Espainian 1960 eta 1970eko hamarkadetan esaterako. Nazionalismo demografikoa bultzatzeko tresna geopolitiko gisa erabili dira, nazioaren potentziala eta indarra sustazeko. Politika natalistak dira, besteak beste, zuzeneko diru-laguntzak, zerga abantailak, amatasun baimenak eta emakumeek etxetik kanpo lanik ez egiteko kultura bultzatzea. Aurkako politikak, jaiotzak murrizten dituztenak (ikus, jaiotza-kontrola) antinatalistak edo maltusianistak direla esaten da.
Loturiko artikuluak
Errenta-politikaErrenta-politika gobernuek aurrera eramaten duten politika ekonomiko mota bat da, familia eta beste agente ekonomikoen errentaren banaketan eskuhartzea helburu duena. Horretarako dituen tresnen artean daude subentzioak, zerga-desgrabazioak eta…
Politika makroekonomikoakPolitika makroekonomikoa herrialde bateko aldagai makroekonomikoak, hala nola inflazioa, interes-tasa, truke-tasa eta langabezia, zuzenean eraginez -maiz, haietako bat jaitsiarazi edo igoraraziz, beste batean bilatzen den fektua lortzeko- gobernuak…
Jaiotza-kontrolaJaiotza-kontrola giza ugalketa mugatu eta eragozteko hartzen diren neurrien multzoa da, bereziki estatuko instituzioen hartutako erabaki eta ekintzen bitartez garatutakoa. Maila indibidualean gertatzen denean, familia plagintza izena hobesten…