Kontabilitatean, narriaduragatiko galerak gertatzen dira aktibo baten liburu-balioa (kostua ken metatutako balio-galera) balio berreskuragarria baino handiagoa denean. Balio berreskuragarri hori, arrazoizko balioa, salmenta-kostuak kenduta, eta aktiboaren erabilerako balioa alderaturik, bietarik handiena da. Funtsean, narriaduragatiko galera gertatzen da aktibo batek ezin badu espero adina kutxa-fluxua sortu, edo bere merkatu-balioa jaitsi bada.
Narriaduragatiko galerak kontabilizatzen dira "Narriaduragatiko galerak" (681 edo antzeko gastu-kontua) kontuan zordunduz, eta balantzean aktiboa gutxituko duen "Narriadura" kontu batean (291 edo antzekoa) abonatuz.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, pérdidas por deterioro.
Loturiko artikuluak
Jaulkipen-balioaJaulkipen-balioa enpresa batek akzioak jaulkitzean akzioak eskuratzeagatik inbertitzaileari eskatzen dion zenbatekoa da. Balio nominalaren berdina izan daiteke (edo orduan akzioak parean jaulkitzen direla esaten da), nominala baino handiagoa…
Likidazio-balioaLikidazio-balioa enpresa bateko aktiboak une jakin batean salduz eskuratuko litzatekeen diru-zenbatekoa da. Bereziki enpresa bat desegitean erabiltzen den kontzeptua, aktibo guztien salmentarekin eskuratutako dirua zorrak ahal den neurrian…
Arrazoizko balioaArrazoizko balioa enpresa batean aktiboak eta pasiboak baloratzeko irizpide bat da, enpresaren ondare-egoeraren irudi fidela eman eta elementuaren balio errealera hurbildu nahi duena une jakin batean, une horretako…