Narrazio-egitura edo egitura narratiboa literatura lan batean kontatzen diren gertaera eta egitateen sekuentzia da, lan horretan kontatu edo azaltzen diren ordenan. Sekuentzia horretan gertaera eta egitate horiek agertzen diren ordenaren arabera, narrazio-egitura zenbait bereizten dira: egitura lineala, gertaerak ordena kronologikoan azaltzen direnean, gertatzen diren denboraren arabera ordenaturik; egitura ez lineala, denboran atzera eta aurrera jauziak gertatzen direnean; egitura zirkularra, hasierako gertaera eta bukaerakoa bat datozenean; eta in media res, tarteko gertaera bat kontatuz hasten den kontakizuna, eta gero aurrerago, atzeraka eginez, gertaera horretara nola iritsi den kontatzen denean.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, estructura narrativa.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Egitura geologikoakEgitura geologikoak lurrazalean zehar arroka eta haiek osatzen dituzten geruzen kokapenaren eta orientazioaren egiturak edo antolaerak dira, eragile tektonikoek aro geologikoetan zehar eragindako deformazioek eragindakoak, hala nola geruzak,…
Soldata-egituraSoldata-egitura enpresa batek langile talde ezberdinei ordaintzen dizkien soldaten osagaien multzoa da, bereziki zati finkoa eta aldakorrak bereiziz eta osagarriak zehaztuz. Beste hizkuntzetan: ingelesez, wage structure; gaztelaniaz, estructura…
Narrazio linealaNarrazio lineala edo narratiba lineala narrazioan kontatzen diren gertaerak denboran zehar ordenaturik, gertatzen diren ordenan, aurkezten dituen narrazio mota da, atzera eta aurrerako jauzirik gabe. Irakurleari erosotasuna ematen…