Literaturan, narratzailea istorioaren haria kontatzen duena da, narrazioaren hizlaria. Narratzailea eta idazlea kontzeptu desberdinak dira: idazlea idazlana idatzi egiten duena da, baina idazlana osatzerakoan kontakizuna narratzailearen esku uzten du, nahiz eta batzuetan idazlea eta narratzailea bat datozen; adibidez, gizonezko idazle batek "nire alua samurki laztandu zuen" idazten zuenean, narratzaile moduan emakume bat jartzen du.
Kontakizunean duen rolaren arabera narratzaile mota hauek bereizten dira
- narratzailea heterodiegetikoa, narratzailea istorioaren edo narrazioaren parte ez denean;
- narratzaile homodiegetikoa, narratzailea istorioan sarturik dagoenean, baina bigarren mailako pertsonaia edo lekuko huts moduan.
- narratzaile autodiegetikoa, narratzailea istorioaren protagonista denean.
Idazleak darabilen pertsona gramatikalaren arabera, narratzailea lehenengo pertsonan, bigarren pertsonan (zu edo zuei zuzenduz) edo hirugarren pertsonan (berari edo beraiei zuzenduz) izan daiteke.
Ikus, gainera
Beste hizkuntzetan: ingelesez, narrator; gaztelaniaz, narrador.
Loturiko artikuluak
Agregazioa eta desagregazioaDatuen analisian, agregazioa eta desagregazioa datuen azterketa-maila definituta burutu behar diren eragiketak dirak. Agregazioa egiten denean, datuak bildu egiten dira, totalak edo batezbestekoak kalkulatuz, goragoko maila batean aztertzeko.…
Maila sozioekonomikoaMaila sozioekonomikoa edo estatus sozioekonomikoa gizarte batean pertsona edo familia batek beste pertsona eta familiei buruz duen kokapen erlatiboa da, aldagai sozialak (bereziki hezkuntza) nahiz ekonomikoak (bereziki errenta,…
Maila narratiboa: intradiegetikoa eta estradiegetikoaEstradiegetiko eta intradiegetiko (baita ere, kanpodiegetiko eta barnediegetiko, hurrenez hurren) terminoak narrazioa eta narrazio kontatzeko ekintza bereizteko erabiltzen dira. Narrazio bat, narratzaile bat edo narrazio bateko elementuren bat…