Nahasketa soziala, batzuetan heterogeneotasun soziala ere deitua, eremu geografiko batean jatorri, etnia, kultura, belaunaldi, klase sozial edo maila sozioekonomiko dezberdinetako pertsona eta gizataldeen elkarbizitza da. Bazterketa, segregazio, komunitate, multikulturalismo eta interkulturalitate kontzeptuekin lotzen da. Bereziki hirietako auzo deprimituei buruz lantzen den kontzeptua da, pobrezia, segregazioa, bazterketa eta delinkuentziarekin loturiko arazoen soluzio gisa, auzo txiro eta zatarrak berrituz, haietan etxebizitza pribatu eta publikoen eraberritzea eta eraikuntza bultzatuz, klase sozial altuagoko jendea erakarriz, nahasketa soziala sustatuz finean, bereziki XX. mendeko azken hamarkadetan. Hain zuzen ere, XIX. mendean sorturiko nahasketa sozialaren kontzeptua helburu horrekin sortu zen baita ere, lorategi-hiriak sustatuz besteak beste. Egun ordea, esan daiteke hiri-politika horiek ez dutela kasu askotan bere azken helburua lortu eta gentrifikazioa eragin dutela sarri, klase sozial apal eta xumeak kanporatuz.
Hiriaz gainera, nahasketa soziala beste eremu batzuetan ere aplikaturiko kontzeptua da, hala nola eskolan, maila akademiko eta klase sozioekonomiko desberdinetako haurrak gela berdinetan nahasteak nahasketa soziala eta finean aniztasuna eta kohesio soziala ere sustatzen dituela iritzita.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, mezcla social.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Hautapen sozialaHautapen soziala edo hautaketa soziala preferentzia eta erabaki indibidualetatik abiatuta erabaki kolektiboak hartzeko prozedurak aztertzen dituen teoria da, filosofian, ekonomian eta matematikan oinarritua. XVIII. mendean Nicolas de Condorcet-ek…
GutxiengoakGutxiengoa herrialde edo eskualde batean arraza, kultura, erlijio edo hizkuntzaz lotu eta kideen arteko elkartasunez eraturiko gizatalde bat da, komunitate edo herritargoaren baitan kopuru erlatiboa txikikoa dena edota…
Gizarte aniztasunaGizarte aniztasuna gizarte batean kultura, ideologia eta interes desberdinetako gizataldeak elkarrekin eta bizikidetzan bizi diren egoera da. Termino lausoa da, kultura aniztasun, ideologia aniztasun eta hibridazio sozialeko fenomenoak…