Multikulturalismoa, multikulturalitatea edo kultur aniztasuna (aniztasun kulturala ere deitua) gertatzen da kultura anitzek espazio geografiko eta sozial berdina partekatzen dutenean, haietako bakoitzak bere kultura, ohitura eta balio propioak atxikiz, besteekiko harreman, elkartruke edo akulturaziorik gabe, eta aldi berean bizikidetzan eta berdintasunean, haien artean menpekotasunik sortu gabe (hala ez balitz, segregazio, asimilazioa edo esklusioa sortuko lirateke). Labur esanda, pluraltasun kulturala baino ez da. Hori horrela, multikulturalitateak besterik gabe elkarrekin egoteari baino ez dio erreferentzia egiten, kulturen arteko harremanak jasotzen dituen interkulturalitateak ez bezala.
Halaber, eta hauxe izaten da adiera ohikoena, multikulturalismoa kultura haien bizikidetzarako printzipio eta politika zenbait barnehartzen dituen termino generikoa izaten da, kulturaz desberdinak diren gutxiengo eta beste gizataldeen presentzia, aukerak eta tratamendu berdinak eta orekatuak aldezten dituena, diskriminaziorik gabe, bereziki eremu instituzionalean, eta ordena soziala atxikitze aldera, tolerantzia sustatzen duena, baina orokorrean bakoitza bere kultura propioa atxikiz. Batzuetan, multikulturalitatea, kultura aniztasunaren egoera, eta multikulturalismoa, kultura anitzen bizikidetzaren sustapena, bereizten dira. Interkulturalismoa, berriz, haratago doa eta kulturen arteko asimilazioa eta integrazioa sustatzen ditu.
XX. mendeko azken hamarkadetatik puri-purian dabilen gaia da, bereziki Mendebaldeko herrialdeetara etorritako migrazioei eman beharreko erantzunaren inguruko eztabaidan. Globalizazioarekin loturiko fenomenoa izan arren, harekin desberdintasun nabariak ditu: globalizazioak uniformizazioa ekarri eta berdintzen duen bitartean, multikulturalismoak ezberdintasun kulturalak aitortu eta sostengatzen ditu. 1
Ikus, gainera
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Aniztasuna hezkuntzanAniztasun edo dibertsitateari buruz ekologian edo ekonomian erabiltzen den adiera estatistikoan jakin nahi baduzu, ikusi Gardenki: Dibertsitatea Aniztasuna edo dibertsitatea pertsonak eta gizataldeak desberdinak izatea onartzea da, besteak…
Ideologia aniztasuna (aniztasun politikoa)Ideologia politiko desberdinerako kideek eta eragileek erakunde politiko edo sozial batean elkarrekin bizi eta lan egiten duten egoera da aniztasun ideologikoa edo ideologia-aniztasuna, aniztasun politikoa ere deitua, helburu…
Gizarte aniztasunaGizarte aniztasuna gizarte batean kultura, ideologia eta interes desberdinetako gizataldeak elkarrekin eta bizikidetzan bizi diren egoera da. Termino lausoa da, kultura aniztasun, ideologia aniztasun eta hibridazio sozialeko fenomenoak…