Mugimendu demografikoak edo biztanleria-mugimenduak denboran zehar biztanleriaren tamainan eta egituran, sexuaren, adinaren edo jatorriaren arabera, gertatzen diren aldaketak dira. Mugimendu demografiko nagusiak
mugimendu naturala edo berezko mugimendua da, jaiotzak eta heriotzak biltzen dituena, eta
migrazio-mugimenduak, immigrazioak eta emigrazioak barnehartzen dituena.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, movimiento demográfico, movimiento de población.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Presio demografikoaPresio demografikoa, gizakiari nahiz beste izaki bizidun bati buruz, habitat edo ingurune batean gainpopulazioak ekartzen dituen ondorioen multzoa da, baliabide eskasia, kutsadura eta bestelako arazo ekologiko eta sozioekonomikoak…
Lehertze demografikoaLehertze demografikoa edo leherketa demografikoa populazioa eskualde batean oso azkar hazteari deitzen zaio. Trantsizio demografikoetan zehar gertatzen den fenomenoa, heriotza-tasa gutxitu eta jaiotza-tasak handia izaten jarraitzen dutenean, bien…
Erronka demografikoaErronka demografikoa biztanleriaren zahartzea eta jaiotza-tasa arazo demografiko larritzat onartu eta horiek dakartzaten gizarte arazoei aurre egiteko gobernuek abian jartzen dituzten erabaki, politika eta programen multzoa. Aipatu arazo…