Monoteismoa Jainko bakar batekin sinesmena da, Jainkoa izanik Ahalguztidun, Guztiaren Sortzaile, Orojakile eta Onbera den entitate gorena izanik. Politeismoaren kontrakarrean definitzen da. Nagusiki, hiru erlijio monoteista daude munduan: judaismoa (non Jainkoak Yahveh izena hartzen duen), kristautasuna (katolizismoak eta beste kritau eliza batzuk Jainko bakarraren Hirutasuna dogmatzat hartzen duten arren) eta islama (non Jainkoak Ala izena hartzen duen). Hinduismoan ere badira eskola eta tradizio monoteistak, Vishnu jaiko gorentzat hartzen dutenak, beste dibinitate batzuk baztertu gabe. Hiru erlijio monoteista nagusiak lurralde berean sortu ziren, Ekialde Hurbilean. Haietatik zaharrena judaismoa da, K.a. V. mendearen inguruan; ondoren garatu ziren kristautasuna, I. mendean, eta islama, VII. mendean. Askoren ustez, ordea, judaismoa hasieran ez zen erlijio monoteista, monolatra baizik, jainko edo dibinitate batzuen existentzia aitortuz, gurtza Yahvehri bakarrik egiten ziolako.
Loturiko artikuluak
Erlijio-pluralizazioaPluralizazio erlijiosoa edo erlijio-pluralizazioa gizarteen sekularizazioarekin batera gertatu ohi den fenomenoa da, ordurarte nagusi izan diren erlijioek nagusitasuna galdu eta fededunak "erakartzean" monopolioa galdu eta beste erlijioekin lehiatu…
Politeismoa (erlijio politeistak)Politeismoa (grezierako polis, "anitz", eta theos, "jainko", hitzetatik), jainko anitzetan sinesmena duten erlijioak dira, erlijio monoteisten, hots, Jainko bakarreko judaismoaren, kristautasunaren eta islamaren aldean. Hala ere, definizio sinple hori…
Kristautasuna (kristau erlijioa)Kristautasuna edo kristau erlijioa Jesukristoren mezua, Kristo edo Mesias moduan, jarraitzen duen erlijio monoteista abrahamdarra da. Kristau fedeak, bere aniztasunean, Jainkoak gizon egin zela, Jesus Nazaretekoarengan haragiztatua, gurutziltzatua…