Monetarismoa XX. mendean garatutako eskola ekonomikoa da, diruaren eskaintza koiuntura ekonomikoaren eragile nagusia dela aldezten duen. Horren aitzindaria Milton Friedman (1912-2006) estatubatuar ekonomilaria izan zen. Monetarismoa eta keynesianismoa guztiz aurkako eskola ekonomikoak dira, eta XX. mendearen bigarren erdialdean lehian egon ziren politika ekonomikorako ikuspegiak izan ziren, elkarren aurkako kritika zorrotzekin; haion zuzen ere, monetarismoa politika liberalekin erlazionatzen da, keynesianismo interbentzionismo ekonomikoarekin lotzen den bitartean.
Monetarismoaaren arabera, diruaren eskaintza agregatuak jarduera ekonomikoa eragiten du epe laburrera da, eta beraz hura kontrolatu behar da hazkunde ekonomikoa sustatzeko. Esan liteke MV=PQ ekuazioa dela monetaristen lelo nagusia, non M diruaren eskaintza den, V diruaren abiadura (monetaristen arabera, nahik konstantea dena), eta P eta Q prezio eta ekoizpenaren maila orokorrak. Horren arabera, banku zentralen eskura egiten den M diru eskaintzaren gehikuntzak preziioak garestitu eta ekoizpen totala gehitzen du, baina zehatzago monetaristen arabera M diru eskaintzaren igoera neurrizkoek Q handitzen dute, P prezio igoera apalekin. Monetaristek keynesianismoari egiten dioten kritika alderdi askotarikoa da, baina askotan argudiatzen da keynesianismoari naive izaera, haien defendaitzaileek aldezten duten gastu publikoaren diruaren jatorria baztertu egiten dutelako euren analisitik.
Loturiko artikuluak
Ekonomia positiboa eta ekonomia normatiboaEkonomia positiboa eta ekonomia normatiboa ekonomiari buruzko adierazpen eta proposizioak egitean, eta orokorrean ikerketa ekonomikoa egitean, bereizten den bi ikuspegi dira. Ekonomia positiboaren ikuspegia ekonomiari buruzko proposizio objektibo,…
Ekonomia estatikoa eta ekonomia dinamikoaEkonomia estatikoa denbora kontuan hartzen ez duten eredu ekonomikoen ikuspuntua da. Ekonomia dinamikoak, berriz, aldaketa ekonomikoak nola gertatzen diren aztertzen du, orekara heldu arte. Beste alde batetik, ekonomia…
Ekonomia (definizioa eta kontzeptua)Ekonomia gizabanakoaren nahiz gizartearen beharrizanak eta nahiak arrazionalki nola betetzen diren aztertzen duen zientzia da, bereziki ekoizpenari, trukatzeari eta kontsumoari buruz. Hain zuzen ere, beharrizan eta nahi horiek…