Monarkia parlamentarioa monarka edo erregea estatuburutzat hartzen duen sistema politikoa da, estatuaren eta nazioaren ordezkari gorena izanik, herrialdean bertan nahiz beste herrialdeen aurrean; aldi berean, ordea, subiranotasun nazionala parlamentutik eratortzen da, herriaren borondatearen ordezkari gisa, eta, beraz, monarkak ez du autonomia eta eskumen propiorik edozein erabaki mota bere kabuz hartzeko, eta bere egintza guztiak parlamentuaren eta bide batez herritarren subiranotasunarekin bat etorri behar dira.
Loturiko artikuluak
Monarkia konstituzionalaMonarkia konstituzionala, monarkia duala ere deitua, monarkak botere legegile eta exekutiboko eskumenak ditueneko erregimen politikoa da, konstituzio batek ezartzen dituen mugen barruan, subiranotasun partekatuko sistema baten bitartez. Monarkia…
Monarkia dualaMonarkia duala errege bakar batek gobernatutako bi erresumen multzoa da, kanpo politika eta armada bateratuekin, baina bestelakoetan automonoak. Bereziki 1967-1918 bitartean indarrean izan zen Austria-Hungariako Inperioa izendatzeko erabiltzen…
Subiranotasun nazionala (nazio-subiranotasuna)Subiranotasun nazionala edo nazio-subiranotasuna komunitate bateko botere politiko osoa eta gorena Nazioari dagokiola ezartzen duen printzipio politikoa da, Naziotzat hartuz komunitate hori bera, baino aldi berean garbi utzita…