Arduragabe jokatzen duten pertsonek ondorio kaltegarriak ekartzen dituztela adierazteko. Aldaerak jaiki zen nagis, erre zuen uria

Moio, gordetzea ezinezkoa zen Kattalin Miner hernaniar idazleak 2019an plazaturiko liburua da, bere buruaz beste egin zuen bere herriko neska trans baten istorio errealean oinarrituTakoa.
LABURPENA
0. kapitulua
2017ko apirilaren 23an 10 urte bete ziren Aimar Elosegi Ansa, Moio deitzen genuena, gure artetik joan zela. Lehen aldiz 10 urte horietan ezer berezirik egitea erabaki nuen. Fase bat bukatu zela sumatu nuen, dolua amaitua zela. Baina zerbait egin beharra zegoela sentitu nuen. Konturatu nintzen hain publikoa izan zen heriotza hortik bere barnealde intimora eramaten hasi nintzela, eta horretaz hitz egiten nuenean, lotsa ematen zidala. Bolada batez isiltzea erabaki nuen. Eta ernegua eta kulpa ere sentitzen nituen, heriotza horrek bere politikotasuna nigan galdua zuela ikusten nuelako.
Moio egunerokoak idazten zituen bere sentipenak adierazteko. Eta horrek bultzatuta, 2017ko abuztuan, eguneroko bat idazten hasi nintzen.
2017-08-21: Zenbat denbora pasa behar da memoria egiteko, gertatu berri den hori noizbait gertatu zela adierazi ahal izateko?
Pentsatu nuen goizegi desegin zela Moioren arrastoa. Eta niretzat idatzen hasi nintzen eguneroko hori, plazaratu behar zela ikusi nuen.
LANEAN
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.