Gizarte likidoa, batzuetan modernitate likidoa ere deitua, Zigmunt Bauman poloniar soziologoak (1925-2017) garatutako kontzeptua da, XX. mendearen bukaeratik Mendebaldeko gizarteen joera azaltzeko. Haren arabera, egungo gizarteak likidoak dira, printzipio, balio, instituzio eta egoera egonkor eta finkorik gabekoak diren zentzuan, kontsolidatu auretik dena aldatzen baita etengabe, lidikoek erakusten duten jariakortasunaren antzera. Kontzeptua pertsonen arteko harremanetara ere zabaltzen da, ezkontzaren eta epeluzeko harreman sentimentalen gainbeherarekin, harreman arin eta "likidoekin" ordezteko. Horren ondorioak larriak lirateke, subjektuak erreferentziarik gabeko gizarte bateean bizitzera kondenaturik legokeelako horrela, etengabe egoera berrietara moldatuz eta arriskuei behin eta berriz aurre eginez, errutinek sortzen duten erro sendo eta ziurrak suntsituz. Lan prekarietateak eta kontsumismoak ere gizarte likido hori izango luke kausa oinarritik, eta berrikuntza, etengabeko hobekuntza, lehiakortasuna eta enpresaritzako egungo beste mito batzuk ere horren erakusgarri lirateke.
Loturiko artikuluak
Gizarte dinamikaGizarte dinamika gizarte erakuntza-, garapen- eta aldaketa-prozesuak biltzen dituen ikuspegi soziologikoa da, gizarte subjektu eta eragileen arteko gizarte-harremanak aintzat hartzen dituena, bai eta ingurunearekikoak ere, prozesu horien eragile…
Gizarte hausturaGizarte haustura edo haustura soziala gizatalde edo klase sozial batetik beste batetik bereizten duen distantzia sozioekonomiko eta kulturala da, horrenbesterainokoa non klase sozial edo gizatalde bat bazterturik, gutxietsirik…
AzpienpleguaAzpienplegua gertatzen da soldata bat ziurtatu eta gutxieneko diru sarrerak izan edota langabezian ez geratzeko langile batek lanaldi osokoa ez den, bere trebakuntza edo lanbideari ez dagokion edo…