Platonen ontologian, mimesia edo imitazioa mundu hautemangarria eta mundu hautemanezina edo ideien mundua lotzeko modua da. Platonentzat, lotura hori inperfektoa da guztiz, bigarren mailakoa hierarkia ontologikoan, ideien mundua perfektoa izanik, mundu hautemangarria haren imitazio hutsa izango bailitzateke. Beste alde batetik, Platonek arte ederrak gutxiesteko erabiliko duen kontzeptua ere bada, arte ederretako lanak (eskultura, margonalak, ...) ez baitira inioiz helduko ideien munduaren perfekzioa irudikatzera. Aristotelesek ordea, abantailak ikusi zituen produkzio mimetikoan.
Loturiko artikuluak
Anamnesia edo erreminiszentzia (filosofia)Ikus, Gizapedia hiztegian, anamnesi, terminoaren adiera guztiak ezagutzeko. Anamnesia, erreminiszentzia edo oroipena Platonek episteme edo zientzia mailako ezagutzara heltzeko proposatzen duen bide nagusietako bat da, arimak gorputzarekin bat egin…
PlatonPlaton (ca. K.a 429 - K.a 347) Antzinako Greziako filosofoa izan zen, historiako filosofo emankorrenetakoa. Sokratesen ikasle, haren pentsamenduak biziki hunkituta, bertutea eta justizia izan zituen hausnarketa-gai, baina horietaz…
Ideien teoria, formen teoria (Platon)Ideien teoria edo formen teoria Platon filosofoaren teoria ontologikoa da. Horren arabera, errealitatea bi eremutan banaturik dago (ikus, dualismo ontologikoa Platonengan): mundu fisiko sentikor edo hautemangarria, zentzumenen bitartez…