Metropoliak (hiri-geografia)


KategoriakGeografia

Agian, metropolia kolonialismoaren testuinguruan bilatzen ari zinen. Ikus, gainera, metropoli, Gizapediako hiztegian, beste adieretarako.

Hiri-geografian, metropoliak inguruko eremuan eragin handia eta zabala duten hiriak dira. Hain zuzen ere, metropoli baten eraginpean dagoen hiri-lurraldeari metropolialde edo metropoli-eremu deitzen zaio. Hiri handiak dira, aldi berean zentro ekonomiko, finantzario eta kulturalak direnak, eta horregatik inguruko lurraldea eta hiriak osatu eta bultzatu egiten dituztenak. Adibidez, Europan metropoliak dira Madril, Espainiako erdialde osoko zentro ekonomiko eta kulturala dena, eta Londres, eragina duena Britainia Handian eta baita mundu osoan ere, bereziki finantzetan eta kultura munduan. Izan ere, euren eragin-eremu eta erakarmen-mailaren arabera, metroplien artean bereizi ohi dira metropoli nazionalak, bereziki kokatzen diren herrialdean bereziki erakartzeko ahalmena dutenak (Bordele, adibidez) eta metropoli globalak, mundu osotik jendea eta jarduera ekonomikoak erakartzeko ahalmena dutenak.

Ikus, gainera

241 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.