La població en atur es la part de la població activa, és a dir, que volent treballar, es troba a l'atur o desocupada.

Metodo kartesiarra edo Descartes-en metodoa arrazionalismoaren aitzindaritzat hartzen den René Descartes filosofoak egiara iristeko ezarri zituen printzipioen multzoa da. Kontzeptua bere Metodoaren Diskurtsoa lanean (Discours de la méthode, 1637) garatzen da.
Definitu dugun moduan, Descartesentzat metodoaren abiapuntua zalantza metodikoa da. Zalantza metodiko horretatik abiaturik, Descartesek baieztatzen du intuizioz eta ebidentziaren erregela erabiliz lehen egiatzat hartu behar den den cogito ergo sum printzipioa (pentsatzen dut, beraz banaiz). Hortik aurrera, dedukzioa erabili behar da beste egia guztietara iristeko, garatuz hurrenez hurren analisia (problema bat ahalik eta zati txikienetan banatuz), sintesia (zati horiek osatuz, egia konplexuagoetara iristeko) eta enumerazioa (emandako pauso guztiak eta ondorio guztiak zerrendatzea).
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.