Mesopotamia


KategoriakHistoria

Kredituak: Gargotet-Commons

Mesopotamia (antzinako grezierazko mesos eta potamos hitzetatik, literalki "ibaien artean") Ekialde Hurbileko eskualde zabala, Tigris eta Eufrates ibaiek mugatzen dutena. Gutxi gorabehera, egungo Irakeko eta Siriako lurraldeak barne hartzen ditu. Mesopotamia bereziki testuinguru historikoetan aipatzen da, eskualde horretan garatu diren zibilizazioei eta haien lorpenei erreferentzia eginez. Horrela, Iraultza Neolitikoa eskualde horretan garatu zen, Ilgora Emankorra deitzen den eskualdean hain zuzen. Horretaz gainera, Mesopotamian sortu ziren historiako lehenengoetako hiriak eta estatuak, inperioak, hala nola Asiria eta Akemenestar Inperioa, eta han garatu zen lehen aldiz idazketa, idazkera kuneiforme eran hain zuzen.

219 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.