Enpresan, merkaturatze-arloa enpresaren marketin, banaketa, salmenta, salmenta ondorengo zerbitzuak, bezeroari arreta eta harreman publikoak antolatu eta koordinatu egiten dituen enpresaren funtzio eta sailen multzoa da, enpresaren produktua merkatuan ahalik eta hobekien kokatu, enpresak jarritako estrategiari jarraiki, salmentak maximotu eta bezeroen beharrak asetzeko.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, área de comercialización.
Loturiko artikuluak
Enpresa ekimenaEnpresa-ekimena negozio bat sortu, garatu eta abiaraztea da, ekintzaile batek edo batzuek kontsumitzaileei eskaini eta merkaturatuko den produktu edo zerbitzu baten inguruan. Enpresa-ekimenarekin lotutako jardueren multzoari ekintzailetza esaten…
Salmenta pertsonalaSalmenta pertsonala enpresaren salmenta-indarrak bezeroekin harremanak eratu, haiei produktua edo zerbitzua aurkeztu eta erosketara bultzatzeko egiten diren ekintzen multzoa da. Presentzalki, telefonoz nahiz online egin daiteke. Abantaila moduan,…
Negozio-alorra (negozio-arloa)Negozio-alorra edo negozio-arloa enpresaren adar operatibo bereizia da, merkatu propio bati zuzendua, gutxi gorabehera modu independentean diru-sarrerak sortzen dituena eta printzipioz bere antolakuntza funtzional propioa (zuzendaritza, operazio-arloa, marketina,…