Merkatu-orientazioa edo merkaturako orientazioa marketinaren filosofia enpresa osora zabaltzen duen enpresaren ikuspuntu estrategiko globala da, bezero eta enpresako stakeholder edo interes-talde guztien (bezeroak, banatzaileak, hornitzaileak, bazkideak, ...) beharrak ezagutu eta asetzea enpresako xede nagusitzat hartzen duena. XX. mendearen bukaeratik gehien onartutako marketin-orientazioa izan da, hain zuzen merkatu-orientazioa jarraitzen ez duten enpresa eta sektoreek marketinaren miopian jausi eta tamaina eta mozkinak sortzeko ahalmena galtzeko arriskua dutela irizten da. Labur esan liteke merkatu-orientazioa kanpora begira diharduen enpresaren ikuspuntua dela, eta barneko baliabideak guztiak kanpoko eragile horiekiko harremanak zaintzen dituena. Ikuspuntu horrek enpresaren eraketa berezia eskatzen du beti, hala nola kanpoko eragile horiekiko etengabeko komunikazioa, haiei buruzko informazio bilketa sistematikoa, eta informazio hori enpresako sail guztietara zabaltzen duena. Esan liteke merkatu-orientazioan oinarritutako enpresak marketin-saila ezabatu dezakeela bere organigramatik, enpresa osoa marketin lanetan murgildurik baitago.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, market orientation; gaztelaniaz, orientación al mercado.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Merkatu potentzialaMerkatu potentziala etorkizun batean, eta zehatzago epemuga batzuen barruan, produktu edo zerbitzu berri bat eskuratuko luketen kontsumitzaileen kopurua edo portzentajea da. Merkatu potentzialaren azterketa ezinbestekoa enpresa batek merkaturatu…
Bezero-kuotaBezero-kuota bezero jakin batek produktu batetik erosten duen guztitik enpresari erosten dion kopuruaren portzentajea da. Bezero-kuota zenbat eta handiagoak izan, bezeroaren fidelizazioa orduan eta handiagoa izango da. Ikus,…
Marketinaren miopiaMarketinaren miopia enpresa batek marketin filosofia desegokia jarraitzen duenean gertatzen den fenomenoa da, produktuan zentratuz bezeroen beharrak kontuan hartu gabe, produktuaren filosofia garatuz merkatu-orientazioa garatu ordez. Marketinaren miopian…