Meritokrazia faltsua (sasimeritokrazia, meritokraziaren mitoa)


KategoriakSoziologia

Meritokrazia faltsua, sasimeritokrazia eta meritokraziaren mitoa disfemismoak edo adierazpen gutxiesgarriak diraa,  motibazioa, ahalegina eta talentua direla arrakasta pertsonalerako funtsezko faktoreak direla baieztatzen duena, aldi berean alde batera utziz orokorrean arrakasta eragiletzat hartzen diren gizarte faktore estrukturalak, hala nola klase soziala, generoa, kontaktu-sarea, arrazakeria eta bestelako diskriminazioak. Errealitatearekin bat ez datorren meritokrazia faltsuaren diskurtsoa hedatzeak, frustrazioa eta erruduntasuna sortzen ditu meritokrazian sinesten duten pertsonen artean, bere buruei ezarri dizkieten helburuak lortu ez dituztela ikusten dutenean. Halaber, meritokrazia faltsuak desberdintasun sozialak betikotzen ditu, bere diskurtsoan aldaketa soziala edo politikoa gutako bakoitzaren bizitza hobetzeko tresnatzat hartzen ez delako. Meritokrazia faltsua, oro har, diskurtso erreakzionario eta neoliberal baten barruan sartzen da, eta ez du berez bidegabekeria dakarren sistema kapitalista sistema sozioekonomiko gisa kritikatzen.

Feminismoan, meritokrazia faltsua itxuraz pertsonak haien merituen arabera baloratu egiten diren eremuetan emakumeek meritu-sistema horretatik kanpo jasaten dituzten diskriminazio edo lan-karga gehigarriengatik duten handicap edo oztopo gehigarrien multzoa da. Meritokrazia faltsua nabarmena da mundu akademikoan, non frogatua baita emakumeek artikulu akademiko gutxiago sinatzen dutela, eta hala egiten dutenean lehenengo autore gisa proportzio txikiagoan agertzen direla, bereziki emakumeek ikasketan eta ikerketan aritzeko denbora gutxiago izaten dutelako gizonen aldean, etxeko lanak egiteagatik, edo ingurukoen zaintzaz arduratzeagatik, besteak beste.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, falsa meritocracia.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  • Caroline Criado Perez (2020) : La mujer invisible
310 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.