Alpetar mendikateak alpetar orogeniaren ondorioz, duela 55 milioi bat urte, Zenozoikoan, Indiako eta Afrikako plaka tektonikoek Eurasiako plaka tektonikoekin talka egitean sorturiko mendikateak dira. Horien artean daude Himalaia,…
Gizapedia
Mendikate Betikoak edo Sistema Betikoa Espainiako hegoekialdean zabaltzen den mendi-sistema da. Hiru mendikatetan banatzen da: Mendikate Aurrebetikoa, iparraldean; Mendikate Azpibetikoa, erdialdean; eta Mendikate Penibetikoa, hegoaldean. Sistema Cadizko kostaldetik Nau lurmuturreraino; Nau lurmuturretik Mediterraneo azpitik luzatzen da Mallorca uharteko Tramuntana mendilerroraino, zeina estrukturalki Mendikate Betikoetako atala den. Bestalde, Mendikate Betikoak Gibraltarko Arkuaren atala dira, besteak izanik Rif mendikatea.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, Cordilleras Béticas, Sistema Bético.

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.