Mehatxu globala mundua bere osotasunean, herrialde nahiz gizarte guztiak, erasaten dituen arriskua da. Mehatxu global batzuk arrisku naturalekin loturik daude, haietako batzuk gizakiak zeharka eragindakoak, aldaketa klimatikoa eta pandemiak kasu; beste batzuk, berriz, naturak eragindakoak dira guztiz, eta mundu osoa astindu edo eskualde jakin batera mugatuta ere, bigarren mailako eraginak mundu osoan dituztenak, hala nola lurrikarak edo gertakari bulkaniko edo meteorologiko muturrekoak (adibidez, Japoniako 2011ko tsunamiak instalakuntza nuklear batzuk arriskuan jarri zituen, mundu osoko mehatxu bilakatuko zirenak).
Badira gizakiak zuzenean eragin dituen mehatxu globalak, hala nola istripu eta gerra nuklearrak, kutsadura globalak (adibidez, plastikoek itsasoan eragindakoa) eta munduan nagusi den sistema sozioekonomikoarekin eta bere epe ertain eta luzerako iraunkortasun ezarekin loturiko bestelako arrisku sistemikoak, hala nola baliabideen agorpena eta gehiegizko desberdintasunak.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, global threat; gaztelaniaz, amenaza global.
Loturiko artikuluak
Ekoizpena edo produkzioa (definizioa)Ekoizpena edo produkzioa lanaren bitartez input, sarrera edo faktore batzuk konbinatuz, fisikoak (lehengaiak, makineria, instalakuntzak) nahiz immaterialak (ezagutzak), produktu, zerbitzu edo output berriak lortzen dituen jarduera ekonomikoa da,…
Arrisku-faktoreak eta babes-faktoreakArrisku-faktoreak gaixotasun, sindrome edo nahasmendu bat garatzeko probabilitatea gehitzen duten faktore, aldagai eta ezaugarriak dira. Adibidez, estresa eta bakardadea depresioa pairatzeko arrisku-faktoreak direla esaten da. Arrisku-faktoreen aurkakoak babes-faktoreak…
Arrisku naturalakArrisku naturalak fenomeno natural kaltegarriek eta, kasu larrienean, hondamendiek (hala nola muturreko gertaera klimatikoak, lurrikarak, ...) komunitate, eskualde, herrialde edo orokorrean gizarte bat bortizki erasaten dutenean gertatzen diren…