Matxismoa gizonaren ezaugarri heteropatriarkalak goraipatu eta emakumea gutxietsi egiten duen nagusikeriazko jarrera eta portaera irrazionala da. Emakumearenganako abusu, jazarpen eta eraso sexualak, emakumea objektu sexualtzat hartzea, agresibitatea, emakumearen bazterketa eta mespretxua. Hipermaskulinitate gisa ere ulertu daiteke, eta ildo horretatik gizonak etiketatu eta sailkatu egiten dituen estereotipoak biltzen ditu: ikuspegi matxista batetik, gizona indartsua da, fisikoki nahiz psikologikoki, gogorra, serioa eta independentea, eta ezaugarri horiekin bat ez datorren gizona azpikotzat edo homosexualtzat hartzen da.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
MikromatxismoakMikromatxismoak, maiz mM laburdurarekin ere deituak, ideologia eta jarrera matxista eta heteropatriarkala adierazten duten praktika kultural normalizatuak dira, orokorrean oharkabean onartu eta horregatik gehienetan matxistatzat hartzen ez direnak.…
MaskulinitateaMaskulinitatea gizona izatearekin loturiko ideia, balio, atributu eta praktiken multzoa da, gizartean zabalduak eta gizonen eta emakumeen arteko harremanak eragin eta baldintzatzen dituztenak. Feministen arabera, maskulinitatea botere eta…
Maskulinitate toxikoaMaskulinitate toxikoa gizartean edo gizartearen sektore batean negatibo, arriskutsu, kaltegarri edo gaitzesgarritzat hartzen diren portera-eredu eta jokabide konkretuen multzoa, desberdinkeria, nagusikeria eta indarkeria sustatzen dutenak, bereziki emakumeen aurka…